Sagar uzta txikia, are txikiago

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran

Aurtengo Euskal Sagardoaren sagar uztaren aurkezpena, Otalarrea sagastian. Iturria: Jon Urbe/FOKU

Esperotakoa baino %30 sagar gutxiago biltzea aurreikusten dute aurten Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek: milioi bat eta erdi kilo. Kostaldean sagar gutxiago izango da barrualdean baino.

Ezurteak berak dakarren aurreikuspena are gehiago okertu dute beroak eta euri faltak. Euskal Sagardoa jatorri izeneko sagastietan hasiak dira aurtengo sagar uzta biltzen, eta nabarmen txikiagoa izango dela aurreratu dute. Izan ere, sagarrondoek sagarrak bota dituzte ur faltagatik —bereziki kostaldean—. Hala adierazi dute Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideek Otalarrea sagastian (Amasa-Villabona); bertan azaldu dituzte aurtengo uztarako aurreikuspenak, eta sektoreak aurrera begira dituen erronkak. Udan hainbeste esperotako bisita ere izan dute aurkezpenean: «Hara, begira, ez du udara guztian euririk egin nahi genuenean, eta, kasualitatea, gaur, uzta lehor honetan, gaur egingo digu euria». Horrek ez ditu sagargile eta sagardogileak geldiarazi, ordea. Elkarlanean ari dira erronka guztiei aurre egiteko.

Prentsaurrekoan hitza hartu dute, hurrenez hurren, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izeneko koordinatzaileak, Joseba Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko zuzendariak, Nora Beltran de Otalora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak, Ainhoa Larrea sagargile eta Fruitel elkarteko lehendakariak, Olatz Mitxelena Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideak eta Aitor Etxeandia sagar teknikariak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!