Etxetik gertu, Zabalarreta parkean geratu da kazetariarekin Martxel Iztueta (Tolosa, 2004). Parkearen erdian Atlasko zedro garai eta sendo bat dago. Haren pare dabil Baikoko atzelaria udan: garai eta ezin sendoago.
Uda honetako pilotaria zara?
Ez. Nire ustez, Laso nabarmendu da gehien. Nik askotan jokatu dut harekin, eta oso gustura nago egin dudan jokoarekin. Asko gozatzen ari naiz.
Hemezortzi partida jokatu dituzu, eta hamasei irabazi dituzu, eta bi baino ez galdu. Datu ikusgarriak dira.
Bai, eta harrituta nago: datu izugarri onak dira. Uda hasieran ez nuen pentsatuko inola ere horren datu onak lortuko nituenik.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.