Elkarrizketa

«Sagar bilketa hilabete aurreratu da 30 urtean; hori da klima aldaketa»

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Elkoroberezibar Beloki 2026ko irailaren 3a

Felix San Sebastian. JON URBE / FOKU

Udako beroteak eragindako estres hidrikoagatik, sagarrak erortzen hasi dira ja; horrek, noski, uzta aurreratzea ekarri du. «Zuhaitz batzuei %20 erori zaie, eta hori asko da», ohartarazi du San Sebastianek.

Sagardo Eguna egingo dute etzi Donostian, Gipuzkoako sagardogileen egun handia. «Beharrezkoa da ikusgaitasuna, eta sagardoak protagonismoa izatea», uste du Felix San Sebastianek (Altzo, 1972). Ez da sagardogilea, sagar ekoizlea eta teknikaria baizik: «Sagarrik gabe ez dago sagardorik!». Villabona-Amasako Otalarrea sagasti esperimentalean aurtengo sagar uztaren nondik norakoak azaldu ditu: «Klima aldaketaren eragina handia da».

Sagarrondoak beroa maite du?

Bai, neurrian; guk bezala. Sagarrondoek beroa eta hotza behar dute, egoki funtzionatzeko. Sagarrondoak neguan lo egin behar du: 700 orduz egon behar du zazpi gradu azpitik, eta jarraian behar du. Neguko zuhaitz horiek, hilda daudela ematen duten horiek, udaberrian berpiztu egiten dira, indartsu berpiztu ere; lo egiten duten denbora nabaritu egiten da ekoizpenean eta denean. Guk euskal sagarraren ehun barietaterekin baino gehiagorekin lan egiten dugu; aberastasun izugarria daukagu, baina desberdin jokatzen du bakoitzak. Ehun ume baino gehiago dauzkagu, nortasun ezberdinekoak. Eta euskal sagarra ez da aztertu golden edo topaz jateko sagarrak beste. Euskal barietate basati hauek dauzkagu, eta zientifikoki ez daude landuta.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!