Tolosaldeko ospitale publikoa

Helegite batek kolokan jarri du Tolosako erietxea egiteko aurreikusitako egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2026ko abuztuaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinez Tolosan, ospitale berria eraikitzeko orubean bisitan. AMAIA ANDRES / FOKU

Osakidetzak azaldu du enpresa batek proiektua idazteko lizitazioaren kontra egin duela, eta balitekeela epeak «doitu» behar izatea horregatik. Administrazioak hasierako asmoari eutsi nahi dio hala ere, eta obrak 2028an hasi.

Aspaldikoa da Tolosaldean erietxe publiko bat eraikitzeko eskea, eta Osakidetzak abian du horretarako prozesua. Gaur jakinarazi du proiektua idazteko lizitazio prozesua egin dutela, hautatu dutela lan hori egiteko enpresa bat, baina ezingo dela berehalakoan hasi jardunean; izan ere, zazpi enpresa aurkeztu dira denera, eta horietako batek helegitea aurkeztu du hartutako erabakiaren aurka. Beraz, kolokan dago Osakidetzak azpiegituraren inguruan eginda daukan plana. «Litekeena da hasieran aurreikusitako egutegia aldi baterako doitu behar izatea».

Izan ere, orain berrikusi egin beharko da prozesua, eta, hain justu ere, helegitearen gaineko ebazpenak baldintzatuko du proiektuaren idazkuntza lana «hasteko data». Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak hartuko du bere gain erantzuna emateko ardura. Hala ere, Osakidetzak oraindik ez du aldaketarik egin nahi mahai gainean jarritako egutegian. «Azpiegitura berriaren obrak 2028an zehar hasteko aurreikuspenari eusten zaio», azaldu du gaur prentsa ohar baten bidez. Aitortu du, ordea, lehen ez zuten traba bat dutela orain bidean. «Orain, hasiera data helegitearen balorazioaren eta ebazpenaren mende dago». Lehen planaren helburua zen lanak 2028an hastea eta erietxea 2031n martxan jartzea. 

Jarraitu albistea irakurtzen, berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!