Olarra eta Zelarain euskal presoen gradu progresioen kontra ebatzi du Auzitegi Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2026ko uztailaren 28a

Urtezahar egunean, Aiztondoko herritarrek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa egin zuten; Zizurkilen hasi eta Villabonan amaitu zen.

Castro epailearen iritziz, ez da nahikoa denbora igaro horien espetxe ibilbidean halako urrats bat egiteko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu Jon Olarra eta Oskar Zelarain euskal presoen hirugarren graduak, fiskaltzaren argudioei men eginda. Bi kasuetan, espetxeetako tratamendu batzordeen ebazpenak kontuan hartuta, Jose Luis Castro epaileak aitortu du ez dagoela presoen espetxe tratamenduan «elementu negatiborik», baina gehitu du azkarregi onartu direla progresio horiek.

Ebazpen banatan erreparatu die Espetxe Zaintzako Lehen Ataleko epaileak presoen egoerari. Zelarain billabonatarrak 2032an beteko luke zigorra osorik. Eta, berriz ere, Arabako espetxeko tratamendu batzordeek progresioaren kontra egiteko argudiorik aipatzen ez badu ere, adierazi du ez dela nahikoa denbora igaro 100.2 artikulua aplikatu zaionetik. Horrez gain, epaileak adierazi du Zelarainen kasuan oraindik ez dagoela artikulu hori baliatzeko berme judizialik, Auzitegi Nazionalak ez baitu haren inguruan ebatzi.

Albistea osorik Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!