Joxan Oizek irabazi du III. Xabier Lete beka

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2026ko uztailaren 21a

Iturria: Irekia

Beka irabazi duen proiektuan, XX. mendeko bi euskal arkitektoren historian arakatzen du Oizek: Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labaien, bata falangista eta bestea jeltzalea. 'Arrazionalista' deitu du proiektua, eta Aizpuruaren azken urteak ditu ardatz.

Eusko Jaurlaritzak eta BBVA fundazioak duela hiru urte abiarazi zuten Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete beka, 70.000 euroko laguntza ematen duena. Eider Rodriguez idazlea izan zen hura eskuratzen lehena, Patxi Zubizarretak eskuratu zuen bigarrena, iaz, eta, aurten, hirugarren aldian, Tolosan bizi den Joxan Oiz Arruti idazleak (Donostia, 1968) aurkeztutako eleberri egitasmoaren alde egitea erabaki du hautaketa batzordeak. Iragan mendean Gipuzkoan nabarmendu ziren bi arkitektoren arteko adiskidetasunean jartzen du arreta lanak; bata falangista zen, eta bestea jeltzalea: Jose Manuel Aizpurua —protagonista— eta Joaquin Labaien —narratzailea—. Arrazionalista da proiektuaren behin-behineko izenburua, eta, 36ko gerraren bueltako giro kultural eta politikoan murgilduta, «konplexutasun handiko eta ñabardura ugariko eleberria» izan daitekeela aurreratu dute sustatzaileek, beka nori eman dioten jakinarazteko oharrean. Jon Kortazar EHUko katedraduna izan da hautaketa batzordeko buru, eta harekin aritu dira Alex Gurrutxaga, Katixa Agirre, Aritz Galarraga eta Lourdes Otaegi ere. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!