Berrehun bat alkate, zinegotziak eta Euskal Herriko herri erakundeetako ordezkariak bildu dira Bergarako Usondo parkean. Borobil bat osatu dute horiek guztiak eseri diren aulkiek, eta ekitaldi instituzionala egin dute Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrena oroitzeko. Bertan izan dira Tolosaldeko hainbat alkate eta zinegotzi.
Ekitaldian zehar, Klara Badiolaren off-eko ahotsak gogorarazi du nola bildu ziren Euskal Herriko udal ordezkariak Bergaran 1976ko uztailaren 21ean, frankismoaren amaieran. Foruen abolizioaren mendeurrena gogoratu zuten –1876. urtean izan zen–, eta baita autogobernuaren aldeko aldarria berritu ere. Asmo hori bera dauka gaurko ekitaldiak ere, 50 urte beranduago. Autogobernua berritzeko eta erabakitzeko konpromisoa berretsi dute EAJk eta EH Bilduko ordezkariek. Euskal lurraldeek eskubide historikoak aldarrikatu dituzte, eta hitz eman dute «subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen» segituko dutela.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.