Sanferminetako binakako pilota txapelketa gaur abiatuko da, Iruñeko Labriten, eta bi kanporaketa jokatuko dira, bata bestearen jarraian, 22:15etik aurrera. Lehenengoan, Artola-Imaz eta Larrazabal-Albisu bikoteak lehiatuko dira; eta, bigarrenean, Ezkurdia-Gabirondo eta Elordi-Rezusta. Bada, berritasun nagusia izango da Arkaitz Gabirondo (Gaztelu, 2004). Bi urte pasatu dira profesionaletarako jauzia egin zuenetik, eta estreinako aldia izango du lehen mailako txapelketa batean. Ilusioz gainezka da, baina hankak lurrean ditu.
Joan den astean izan zen feriaren aurkezpena, eta han izan zinen. Ezusteko handia hartu al zenuen zure izena onenen artean ikusita?
Bai, ezusteko galanta izan zen. Pare bat egun lehenago deitu zidaten aurkezpenera joateko, baina ez nekien zein mailatan jokatuko nuen. Batzuek esaten zidaten ni neu izan nintekeela Aspek hautatutako laugarren atzelaria lehen mailan jarduteko, baina ez nien kasurik egiten. Nire izena pantailan ikusi nuen Ezkurdiarekin bikotea osatuz, eta sekulako poza hartu nuen. Poza, eta lasaitasuna ere bai. Sentitu nuen txikitako ametsa egia bihurtuko zitzaidala.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.