Komunikazioa eta Zuzenbidea ikasi zituen Garazi Arregi Leonek (Ibarra, Gipuzkoa, 1996). Baina, hori aski ez, eta lege arloan gehiago trebatzeko master bat egin zuen, eta, ondotik, EHUren eta EITBren Multimedia Komunikazioa masterra. Bigarren horretan garatutako master amaierako lanarekin (MAL) irabazi berri du ETB Ikasgelako MAL onenaren saria, Indarkeriarik gabeko kultura: ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan indarkeria matxistak eta botere abusuak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloaren bidean ikerketa lanarekin.
Noiz iritsi zitzaizun ikerketa lanean parte hartzeko aukera?
Masterreko klase batean irakasleetako batek aipatu zigun nahi zutela EHUko ikasle batek azterketa lan bat egitea, aurrerago protokolo bat garatzeko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen esparruan indarkeria matxista eta botere abusuak prebenitzeko. Hau da, ez protokoloa bera garatzeko, baizik eta aurreko ikerketa egiteko.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.