Realeko gizonezkoen lehen taldean izar izateko bidean erorialdia izandako Frederic Peiremans futbol jokalariari hartu zioten izena 2005ean. Bakoitzak bere taldearekin bizi zuen etenaldia baliatuta elkartu ziren Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Tolosako Imanol Ubeda (Bide Ertzean) eta Haritz Beristain (Kashbad), eta hala sortu zuten Peiremans+. Marino Goñi ekoizlea eta Balerdi Balerdi taldeko baxu jotzailea ere batu zitzaien gero, eta bost kantako disko txiki bat grabatu zuten —Peiremans+—; zuzeneko batzuk egin zituzten, eta tarte batean berriz ere lozorroan murgildu. 2015ean, justu taldea sortu zenetik hamar urtera, berriz elkartu, berriz bost kantako disko labur bat atera —Bigarren saria—, eta berriz kontzertu batzuk eman ondoren, berriz ere eten zuten taldearen ibilbidea. Eta orain, sare sozialetan iragarri berri dutenez, berriz ere berpiztu dute proiektua.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.