Gerra hotsak gero eta ozenago entzuten diren garaiotan, artea aldarrikapenerako tresna izan daiteke. Horixe da, hain justu ere, Hika Teatroak eta Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak elkarlanean ondutako Makil hotsak ikuskizunaren muina: bakearen, elkarrizketaren eta giza duintasunaren aldeko ahotsa arte adierazpen bihurtu dute makil dantzen bitartez. Igandean estreinatuko dute, Gasteizko Kaldearte jaialdian, 13:30ean hasita.
Bi konpainien arteko laugarren lankidetza izango da: 2013an Itsasoaren emazteak lanarekin hasitako bideak Sagartu (2017) eta Gazte (2021) ekarri zituen ondoren. Orain, berriz, mundu garaikidearen zaurietara begiratu dute bi konpainiek. Ukrainako gerra, Palestinako sarraskia, migrazio krisia eta eskuin muturraren gorakada dira egitasmoaren atzean dauden kezketako batzuk. Ildo horretan, sortzaileek argi dute artea ezin dela isilik geratu, eta, horregatik, desobedientzia, intsumisioa eta etorkizuna hobea izatearen aldeko amets kolektiboa hartu dute ikuskizun berrirako oinarri.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.