Oihana Iguaran amasarrak jantzi du VI. Señora Sariketako pamela. Atzo arratsaldean Plentziako Danontzat Gaztetxean (Bizkaia) jokatu zuten emakume eta genero disidenteei eskainitako bertso lehiaketaren aurtengo finala, antolatzaileen arabera, «giro goxo eta dibertigarrian, amaierarako bertaratu ziren guztiak hunkitzeraino». 150 ikusle inguru elkartu ziren.
Iguaranek Kattalin Lizarragarekin kantatu zuen buruz burukoan, eta finaleko seikotea Maider Altunak, Kattin Madariagak, Lide Arregik eta Ana Picallok osatu zuten, Iratxe Legarra gai jartzaile zutela. Buruz burukoan Iguaran izan zen garaile, eta hura bilakatu da pameladun berria. Epaileei bihotza gehien ukitu zienaren Tokado saria, berriz, Lide Arregik jaso zuen.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.