Tolosaldeko ospitale publikoa

Europak 500 milioi euroko mailegu bat emango dio Eusko Jaurlaritzari, Osakidetza «modernizatzeko eta handitzeko»

Erabiltzailearen aurpegia Jakes Goikoetxea 2026ko ekainaren 2a

Jesus Larrañaga Basurtuko ospitaleko zuzendaria, Nadia Calviño EIBeko presidentea eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. JON RODRIGUEZ BILBAO / IREKIA

Europako Inbertsio Bankuak mailegu bat emango dio, eta gaur sinatu dute diruaren erdia jasotzeko akordioa. Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi euro inbertituko ditu zortzi urtean. Inbertsiorik handiena ospitaleetan egingo dute: 842 milioi euro. Tolosan ospitale bat eraikiko dute. 107 milioi euroko inbertsioa izango da

Eusko Jaurlaritzak inbertsio programa bat du lehen arretarako, ospitaleetarako, ekipamenduetarako eta osasun teknologiarako. Guztira 1.600 milioi euro inbertitu nahi ditu 2025 eta 2032 bitartean. Diru horretatik 500 milioi euro utziko dizkio EIB Europako Inbertsio Bankuak. Gaur sinatu dute maileguaren lehen zatia, 250 milioi eurokoa, Bilbon. Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankukoa Basurtuko ospitalean izan dira gaur goizean. Ingelesezko izena jarri diote akordioari: Euskadi Health Care Programme. 

Inbertsio programak «osasun sistema publikoa indartzeko eta Europako aurreratuenen artean mantentzeko» 74 ekintza ditu —62 zehatzak eta 12 zeharkakoak—. Inbertsiorik handiena ospitaleetan egingo dute: 842 milioi euro. Tolosan (Gipuzkoa) ospitale bat eraikiko dute. 107 milioi euroko inbertsioa izango da. Donostian, berriz, minbizia tratatzeko protoi terapiako zentroa eraikitzen ari dira (61,4 milioi euro). Horiez gain, kanpo kontsultetarako eraikin berriak egingo dituzte Basurtuko, Donostiako, Galdakaoko eta Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) ospitaleetan.

Jarraitu Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!