Artola_buruz buruko pilota finala 2026

Iker Iriartek laguntasuna ematen dio edateko Iñaki Artolari

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2026ko maiatzaren 29a

Iker Iriarte, Iñaki Artolari azalpenak ematen, Jon Ander Peñaren aurkako buruz buruko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU

Iker Iriartek ia hiru urte daramatza Iñaki Artolaren botilero. Haien arteko harremana, ordea, haratago doa: Artolaren eta haren ingurukoen oso gertukoa da. Sutsuki nabarmendu du haren balioa. «Itxaropentsu eta ilusioz lepo» dago finalerako.

«Ez dakit sekula eskertu ahal izango diedan artolatarrei eman didaten opari eder hau. Zorte eta pribilegio izugarria da hau guztia barrutik ezagutzea eta bizitzea». Iñaki Artolaren botileroak egin du aitormen hori, Iker Iriartek (Alegia, 1984). Ez da ari bakarrik botilero lanaz. Haratagokoa da haien arteko harremana. «Autoan egiten ditugun bidaiak, elkarrekin pasatzen ditugun orduak... Sekulako zortea dut tarte horiek guztiak haiekin pasatzeagatik. Gainera, Iñakiren garairik onenean, kirol heldutasun gorenean, ari naiz hori bizitzen. Opari ikaragarria da».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!