Elkarrizketa

«Multzoaren batasuna izan da hain denboraldi ona egiteko gakoa»

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Arratibel Gascon 2026ko maiatzaren 1a

Iturria: Gorka Rubio / FOKU

Gaur Tenerifek Granadan galduz gero, Realak lehen aukera izango du igandean Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatzeko. Coruñan jokatuko du talde txuri-urdinak. Helburua betea duen arren, Egiguren ez da fio aurkariaz: «Etxean eroso aritzen da».

Realak amaitu berri du entrenamendua. Intza Egiguren jokalaria (Anoeta, 2005) pauso sendoz gerturatu da kazetariarengana. Denboraldi bikaina egiten ari da, eta zelaian ez ezik kanpoan ere nabari da. Gozatzen ari da bere jardunarekin, baina batez ere taldearenarekin. Txuri-urdinek eskura dute Txapeldunen Ligarako sailkatzea. «Ametsa da hori niretzat. Are gehiago kontuan hartuta orain taldekide ditudanekin batera hasi nintzela ni Realean».

Gaur Tenerifek Granadan galtzen badu, igandean lehen aukera izango duzue Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatzeko. Nola zaudete?
Gogotsu eta ilusioz gaude, lehen aukera izan dezakegulako sailkapen hori ziurtatzeko. Sasoi hasieran gure helburua ez zen Txapeldunen Ligarako sailkatzea, baina egin dugun lan onari esker eskura dugu aukera hori, eta zenbat eta lehenago ziurtatu hobe. Guretzat handia litzateke datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatzea. Klubaren hazkundean beste urrats bat izango litzateke. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!