Elkarrizketa

«Gure aurrekoek asko korritzen zutela konturatu naiz azken urteetan»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ugartemendia 2026ko apirilaren 29a

Iturria: Andoni Canellada/FOKU

Euskal selekzioko korrikalari fidagarrienetako bat da Unai Zubeldia amezketarra. Bosgarren urtea du mendi lasterketetan, eta aurrerapauso handiak eman ditu urtero. Sasoi honetan Munduko Kopan lehiatuko da batez ere. Euskal Herriko txapeldun da jada, eta gehiago nahi du.

Oier Zubeldia mendi korrikalariak (Amezketa, 2000) bere herriko plazan egin du hitzordua kazetariarekin. Lanetik atera berri iritsi da, irribarretsu. Txindokiren itzalean izan da elkarrizketa, beraz, lehen mendi lasterketa jokatu zuen mendiaren babesean. Begiak ñir-ñir egiten diote hari begira jartzen denean.

Lasterketa batzuk jokatu dituzu jada. Nolakoa ari da izaten denboraldi hasiera?
Denboraldia Garingo mendi lasterketan abiatu nuen, urtarril hasieran, Beasainen [Gipuzkoa]. Hiru urte daramatzat sasoia han hasten. Denek ezagutzen dugu elkar, eta oso gustura korritzen dut. Ondoren, Bedian [Bizkaia] Euskal Herriko Txapelketa jokatu aurretik, Hernioko igoeran hartu nuen parte. Hiru lasterketak irabazi nituen, eta oso sentipen onak eduki nituen korrika. Gainera, Euskadiko Kopako lehen postuan jarri nintzen. Jokatutako azkena, aldiz, Munduko Kopako proba bat izan da, Calamorro Skyrace [30 kilometro, +2.200 metro], Benalmadenan [Espainia]. Hori beste kontu bat izan zen!

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!