Elkarrizketa

«Kapaz gara denboraldi polit bat egiteko: goiko postuetan aritu nahi dugu borrokan»

Erabiltzailearen aurpegia Jone Bastida Alzuru 2026ko apirilaren 28a

Janire Goñi Tolosaldea taldeko arraunlaria. JON URBE / FOKU

Iazko helburu berdintsuak ditu Tolosaldeak: Arraun Lagunak-i lanak ematea, eta, ahal bada, banderaren bat irabaztea. Dena den, Goñik uste du 'Lugañene' ontzia gainerako traineruak baino koxka bat gorago dagoela. Gainontzean, ikusi beharko da.

Janire Goñi arraunlariak (Amezketa, 2006) Donostiarrarekin egin zuen debuta Euskotren ligan, iaz; denboraldi honetan, berriz, lehen arraunkadak eman zituen klubean arituko da: Tolosaldean. Aldaketa asko izan dituzte, baina taldea ondo dagoela azpimarratu du. Entrenatzera joan aurretik, patxadaz erantzun die galderei.

Etxera itzuli zara, Tolosaldea taldera.
Traineruko nire lehen bi denboraldietan, azken bietan, kanpoan egin dut arraun. Aurrenekoz ETE ligan aritu nintzen San Juanekin, eta iaz Euskotren ligan Donostiarrarekin. Klub horietan asko ikasi dut, eta, orain, Tolosan arraun egiteko aukera aprobetxatu nahi nuen. Etxeko trainerua da, eta ilusioz nago.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!