Galdera existentzialei tiraka, 'Hondoaz galde' elkarrizketa liburua ondu dute Jon Sarasuak eta Mikel Artolak

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2026ko apirilaren 17a

Jon Sarasua eta Mikel Artola, atzo, Donostian. JON URBE / FOKU

'Biderako Sintesiak' izeneko liburu sailaren lehen zenbakia da, eta «zerbitzu modura» ulertzen dute egileek haren ekarria: «Gaian sakontzeko eta kokatzen laguntzeko sintesi mintzatua da». Artola da elkarrizketatzailea, eta Sarasua elkarrizketatua.

Nonahi eta noiznahi gizakiak bere buruari egiten dizkion galderarik sakonenak zein diren. Zergatik duten gizon-emakumeek kanpora eta barrura begira jartzen dituen harago-min bat. Zenbateraino hauteman daitekeen errealitatea. Errealitate iheskor horrek ba ote duen hondo, iturri, taupada, asmo edo norabiderik. Horiei eta gisako beste galdera anitzi erantzutea izan da Jon Sarasuaren (Aretxabaleta, 1966) eta Mikel Artolaren (Alegia, 1989) langintza Elkar argitaletxearekin plazaratutako Hondoaz galde elkarrizketa liburuan. Biderako Sintesiak saileko lehen liburukia da, eta gauzak ondo bidean, datorren urtean helduko da bigarrena.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!