Administrazioko aulkien hanka herrenak

Erabiltzailearen aurpegia Berria. Iratxe Muxika Karrion 2026ko martxoaren 24a

Idazkaritzarako, kontu hartzailetzarako eta diruzaintzarako hiru lanpostutik bakarra dago beteta EAEn, eta «arduratuta» dago, kasurako, Orexako alkatea. «Egunero» ari dira gabeziaren ondorioak nabaritzen.

Hiru aulki bereiz izan daitezke, edo izan daiteke bakarra. Lanak, dozenaka: dekretuei forma eman, administrazio prozedurei jarraipena egin, zuzen doazela ziurtatzeko sinatu —sinadurarik gabe ezin da aitzinera egin—, legezkotasuna zaintzen dela bermatu, jarduera ekonomikoa betearazi... Udaletako diruzainek, kontu hartzaileek eta idazkariek egiten dituzte lan horiek, baina, haien eserlekuei zaharberritzeko tratamendurik aplikatu ezean, hautsi eginen dira aulkien hanka herrenak, eta ez da izanen berriz moldatzeko modurik.

Horixe gertatzen da, bederen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako toki administrazioan, eta datuetan ikusten da argien: idazkaritzarako, kontu hartzailetzarako eta diruzaintzarako laurehun lanpostuetatik % 30 soilik betetzen dituzte langile titularrek. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek prentsaurreko bat egin zuten martxo hasieran, eta «kezka» erakutsi zuten egoera dela eta. Euskal eskumenen esparrua errespetatzeko eskatu zuten, eta ziurtatu «beharrezko neurriak» hartzen hasiko direla irtenbideak bilatzeko. Gaur-gaurkoz, aldi baterako lan poltsak sortzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Baina, zergatik daude postuak hutsik?

Gurutze Etxezabal, Orexako alkatea: «Jaurlaritzak eta aldundiek, legez tokatzen zaien moduan, laguntza eman behar diete udalerri txikiei»

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!