Torturaren zazpi biktimak auzitara joko dute, egia judiziala argitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2026ko martxoaren 23a

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen horien tortura salaketak ez ikertzeagatik. Martxelo Otamendi tolosarrak adierazi du egia soziala eta instituzionala bidean direla, baina egia judiziala falta zaiela «egiaren zirkulua ixteko».

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainiako Estatua euskal herritarrek jarritako tortura salaketak ez ikertzeagatik. Orain, salatzaile horietatik zazpik bat egin dute, estatuari «egia osoa» eta erreparazioa exijitzeko. Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren babespean, ekinbide bat jarriko dute martxan, egia judiziala eskuratzeko asmoz, eta, erantzun egokirik ezean, Nazio Batuen Erakundera jotzeko prest daude. Tolosako Martxelo Otamendi Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohia da ekinaldiaren bultzatzaileetako bat: «Egiaren zirkulua itxi behar da, eta ez da itxiko egia judiziala ez daukagun bitartean».

Irakurri osorik Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!