Urrezkorik ez, baina uzta oparoa bai

Erabiltzailearen aurpegia Jon Eskudero 2026ko martxoaren 20a

Euskal selekzioko tiralariak lehian, Goma Gaineko Munduko Txapelketan, Taiwanen. EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOAK UTZITAKOA

Euskal sokatiralariek bederatzi domina irabazi dituzte Taiwanen, Goma Gaineko Munduko Txapelketan, eta tartean izan dira Ibarra Sokatira Taldekoak. Galder Gobantesek balorazio «bikaina» egin du, nahiz eta pena adierazi urrezko dominarik eskuratu ez dutelako.

Euskal Herriko sokatiralariak harro egoteko moduan dira, uzta oparoa jaso berri baitute Goma Gaineko Munduko Txapelketan, Taiwanen. Urrezko dominarik ez dute eskuratu, baina guztira zortzi domina jantzi dituzte: zilarrezkoak bost eta brontzezkoak hiru. Zortzi domina horietatik hiru kluben arteko txapelketan lortu dituzte, eta gainerako guztiak nazioartekoan. Hortaz, euskal selekzioa oso goian utzi dute tiralariek, eta balorazio positiboa egin du Galder Gobantes Euskadiko Herri Kirol Federazioko ordezkariak (Zeberio, Bizkaia, 1987). «Oso lan duina egin dugu, eta balorazioa bikaina da. Egia da arantzatxo bat badugula barruan urrezko dominarik irabazi ez dugulako, baina txapelketan ikusi dugun maila aintzat hartuta, meritu handikoa da zortzi domina irabazi izana. Izugarri pozik gaude».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!