Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2026ko martxoaren 5a

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Tartean dira eskualdeko Arantza Munita eta Idoia Elosegi.

«Gizartearen iruditeria kolektiboan, euskal eskulturak ezin du gizonen izena bakarrik eduki, emakumezko eskultore pilo bat ere ari garelako lanean, orain, hemen». E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteko presidentea da Amaia Conde Chiralt artista, eta Eskultoreak hemen orain erakusketaren irekieran egin ditu adierazpenok. Elkartea osatzen duten hemeretzi emakumezko artisten lanak bildu dituzte bertan, eta, erakusteaz gainera, ikusaraztea da haren helburua. Bizkaiko Batzar Nagusietako aretoan jarri dute erakusketa, eta bertan dira, besteak beste, Eider Baile, Barbara Camhi, Idoia Grijalbo, Idoia Elosegi, Arantza Munita eta Conderen beraren lanak. Apirilaren 24ra arte egongo da erakusketa zabalik.

Duela lau urte sortu zuten elkartea, eta erakusketan parte hartu duten hemeretzi artistek osatzen dute egun. Euskal Herrian jaiotakoak edo Euskal Herrian bizi diren artistak dira denak, eta guztiak emakumezkoak. 30 urteren bueltan dabil kiderik gazteena, eta 70 betetzekoa da zaharrena. Aurrez ere, Bilbon egon aurretik, beste hainbat herritan ere jarri dituzte euren lanak ikusgai: besteak beste, Barakaldon (Bizkaian), Tolosan (Gipuzkoa), Zumaian (Gipuzkoa) eta Donostiako San Telmo museoan ere egon dira aurrez, eta, zehaztu dutenez, Burgosen (Espainia) egingo dute hurrengo erakusketa, Medina de Pomar herrian.

Segi irakurtzen Berrian...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!