Bizikletatik jaitsi da Eukene Larrarte (Tolosa, 1998), baina horrek ez du esan nahi atseden hartzen ari denik. Abokatutzako masterra ikasten ari da, eta, aldi berean, lanean dihardu Tolosako taberna batean. Orain gutxira arte, bere burua «urte luzez» zekusan txirrindularitzan, baina nekatu egin da, beti borrokan ibili behar izatearen ondorioz. Kanpo zein barne gatazkak izan ditu oztopo ugariko ibilbidean, baina harro dago bizikleta gainean lortutako emaitzez eta, batik bat, pertsona gisa izandako jokabideaz.
Abenduan eman zenuen ziklismoa uzteko erabakiaren berri, sare sozialen bidez. Aste batzuk pasatuta, lasaitua hartu al duzu?
Pixka bat, bai. Arraroa ere bada; azkenean, urte asko izan dira beti dinamika berarekin. Baina, era berean, harrituta nago zeinen azkar deskonektatu dudan ziklismoaz. Konturatu naiz txirrindularia zarenean burbuila batean bezala zaudela. Barruan bazaude, oso barruan zaude. Orain, bat-batean, hortik kanpo nago. Bizitza guztiz ezberdin bat hasi dut. Bizimodu, esan dezagun, normalago bat izan nuen azken aldia nerabezaroan izan zen, 15 edo 16 urterekin. Hortaz, aldaketa handia da.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.