Imanol Rojo kanpoan utzi du Espainiako Federazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Olasagasti 2026ko urtarrilaren 20a

Imanol Rojo artxiboko irudi batean.

Lau hauek ariko dira: Arrieta Rodriguez eski alpinoan, Lucas Egibar eta Alvaro Romero snowboard crossean –hiruak donostiarrak–, eta Manex Salsamendi brasildar-euskal herritarra iraupen eskian.

Lau izango dira otsailaren 6tik 22ra Milan-Cortina d’Ampezzon jokatuko diren Neguko Olinpiar jokoetan ariko diren euskal eskiatzaileak: Arrieta Rodriguez donostiarra eski alpinoan, Lucas Egibar eta Alvaro Romero, hauek biak ere donostiarrak, snowboard cross modalitatean, eta Manex Salsamendi euskal herritar-brasildarra, iraupen eskian. Lehen hirurak Espainiako selekzioaren ordezkari ariko dira, eta Salsamendi, Brasilgo selekzioarekin.

Imanol Rojo iraupen eskiatzaileak (Tolosa, 1990) bazuen itxaropena bere laugarren Olinpiar Jokoetara joateko eta kirol honetan osatu duen ibilbide oparoari amaiera dotorea emateko, baina Espainiako Neguko Kirolen Federazioak ez dio aukerarik eman. Iraupen eskian hiru postu zituen esleituta Espainiako Federazioak, eta esprint modalitateko hiru eskiatzaile eramatea erabaki du: Jaume Pueyo, Bernat Selles eta Marc Colell.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!