Laminak eta iratxo musikariak Orfeoren alegia gaurkotuan

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2026ko urtarrilaren 20a

Miren Zeberio eta Enrike Solinis, 'Xirribit' disko liburua eskuetan.

Euskal Barrok Ensemble taldearen izenean, Miren Zeberiok eta Enrike Solinisek 'Xirribit' disko-liburua eman dute argitara. Haur eta gazteen musika panoramari «kolore gehiago» emateko helburuz, euskal mitologia eta antzinako musika uztartu dituzte.

Xirribita, xirribika, arrabita, xirribista eta xirritona sinonimoak dira, eta antzinako hari instrumentu bat eta bera izendatzen dute. Musika tresna hori zer-nolakoa den ulertzeko, udare bat hartu, eta goitik behera ebaki. Bi erdietako bati mamia dagoen aldean hiru soka ipini, eta hori litzateke xirribita, formaz bederen. Biolinaren aitzindaria omen da musika tresna hori, eta oraintsutik aurrera, baita ipuin musikatu baten protagonista ere. Xirribit Euskal Barrok Ensenblek plazaratu du; zehazki, Miren Zeberio (Tolosa, 1983) eta Enrike Solinis (Bilbo, 1974) taldekideek. Erlea argitaletxea baliatu dute horretarako; hain zuzen, bikoteak berak musika tradizionala sustatzeko eta haien lanak argitaratzeko sortutako editoriala da.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!