Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatutako langileei enplegua bermatuko diete

Erabiltzailearen aurpegia Kristina Martin 2026ko urtarrilaren 15a

Elgoibarko anbulantzietako langileek subrogazioa eskatzeko egindako elkarretaratzea.

Osakidetzak hilaren 7an bereganatu zuen zenbait urtez azpikontratatuta izan duen zerbitzua. Langileek, ostera, zalantzak izan dituzte haien lanpostuak bermatuko ote zituzten. Azkenean, Eusko Jaurlaritzak subrogatuko dituzte langileak.

ELA eta LAB sindikatuak pozik azaldu dira Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatutako langileak subrogatuko dituztela jakin ostean. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, «enpleguari eutsi egingo zaio eta langileon lan eskubideak bermatuta geldituko dira». Biek ala biek uste dute langileen borrokari esker lortutako garaipena dela.

Eusko Jaurlaritzak bi udalerri horietako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua azpikontratatuta izan du urtarrilaren 6ra arte. Gipuzkoako Anbulantziak kooperatibak kudeatzen zuen, eta 45 langile ari ziren zerbitzu horietan lanean —medikuak, erizainak eta osasun garraio teknikariak—.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!