Elkarrizketa

«Jendeari ahaztu egin zaio amets egitea zer den»

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Telleria Sarriegi 2026ko urtarrilaren 12a

Arantxa Orbegozo 'Txitxi', Tolosako bere etxebizitzako tailerrean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kirolaria, bidaiaria eta margolaria. Aitzindaria, jakin (eta nahi) gabe. Bere buruaren eta denboraren jabe. Ama eta amona. Entrenatzaile pertsonala orain. Sailkatzeko zaila da Arantxa Orbegozo 'Txitxi' tolosarra: «Bidean egiten noan hori naiz».

Txakur txiki eta iletsu horrek Sisu du izena. Harrera egitera azaldu da ezkaratzera, jostalari. Arantxa Orbegozo Txitxi-rena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) da tailerra eta (etxe)bizitza: koadroak korridorean, pintatzeko gela bat, kirola egiteko beste bat. Kafe bero bat zain egongelan. Finlandierazko hitza omen da Sisu, itzulpen nekeza duena, baina erabakitasuna, ausardia, adorea eta erresilientzia adierazteko erabiltzen dena. Elkarrizketa amaitu denean ulertu du kazetariak gertatu dena: Sisu esaten da Finlandian, baina Txitxi esan behar da Euskal Herrian.

Zergatik Txitxi?

Ahizpak urtebete baino ez zeukan ni jaio nintzenean, eta ez zekien Arantxa esaten. Arantxi esaten zidan, eta ordutik dator Txitxi ezizena. Behin, Txantxillo zenari buruz egindako koadroa dela eta, Odon Elorza Donostiako alkatearekin egon nintzen. Nire webgunearen izena eskatu zidan, eta esan nion: «txitxi.com». Eta erantzun zidan: «Zer da? Orrialde porno bat?». Sekula horretan pentsatu gabe nengoen, eta aldatu egin nuen. Baina niri oso gutxik deitu izan didate Arantxa. Telebistako Arimaren margolariak saioan hasi nintzenean bakarrik. Eta webgunea ere aldatu dut: orbegozoart.com.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!