Altzoko Handiaren nortasunari kantari

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2026ko urtarrilaren 10a

Koldo Izagirre eta Joseba Tapia, 'Mister Eleizegi' diskoa alboan dutela. BERRIA

Koldo Izagirrek eta Joseba Tapiak 'Mister Eleizegi' diskoa ondu dute, eta CD eta LP formatuetan plazaratu, Zakurraren Biolina zigilupean. Bederatzi kantatan barrena, pertsonaiaren sentipenetara hurbildu dira.

Altzoko Handiari eskaini zaizkion lan guztien aldean, zer izan lezake berezia Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek ondutako diskoak? Zer izan dezake Mister Eleizegi-k, horren aurretik egin dituzten filmek, operek, afixek edota artikulu ugariek jaso ez dutenik? Planteamendua bera izan liteke; Migel Joakin Eleizegi altzotarrari neurria hartzeko modua. Eta izan daiteke ikuspegia ere: «Bere izendapen popularra [Altzoko Handia] gastatuta dagoenez, Mister Eleizegi izendatu behar genuela erabaki genuen. Ingelesez ez dakigunok badakigu Mister hitzak misterioa esan nahi duela, eta horrek indartu egiten du Altzoko artistaren kalitatea». 

Ondu duten diskoaren azaleko elementuak seinalatuz, errazago zaie barruko mamia azaltzea. Altzoko Handiari buruz bere garaian argitara emandako pare bat ilustrazio ere eskura izan dituzte horretarako. Esate baterako, Parisko Vaudeville antzokiko afixa batean azaldutakoa,1845ean. Bertan, lotuta, otzan eta burumakur ageri da Altzoko Handia. Zirkuko piztia bat dirudi. Edo esklabo bat. Lepotik daraman katea militar jantzita dagoen gizon nano batek gobernatzen du, eta horrek areagotu egiten du sentsazioa; Le General Pouce du izen artistikoa (Arkakuso Jenerala). Freak show-aren gailurra dirudiena biribiltzeko, stupidité irakur liteke irudiaren azpian. Altzokoaren neurri alimalekoak, beraz, badu bere pareko nolakotasunik: ergelkeria.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!