Elkarrizketa

«Kritikak? Ohituta nago. Ingurukoek beti babestu eta errespetatu naute»

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Arratibel Gascon 2026ko urtarrilaren 10a

Argazkilaria: Jon Urbe /FOKU

Sasoia bikain hasi eta gero, orkatilan min hartu zuen Nerea Eizagirrek, eta jokatzeko aukera gutxiago izan du. Baina berriro bete-betean da, eta gogotsu bere onena emateko.

Irribarretsu iritsi da elkarrizketara Nerea Eizagirre Realeko jokalaria (Tolosa, 2000). Hotz egiten du kanpoan, eta elkarrizketa bideo gelan izan da. Entrenamendua amaituta, ondoren Zubietan bertan bazkalduko dute jokalariek. Baina patxada hartu du galderei erantzuteko. Talde txuri-urdinak gaur jokatuko du Atletico Madrilen zelaian (12:00, DAZN). Beste bi euskal taldeek ere gaur dituzte neurketak. Alhamaren zelaian jokatuko du Eibarrek (12:00, DAZN), eta Levante Badalona hartuko du Athleticek (15:00, DAZN).

Gaur ekingo diozue berriro ere ligari. Hirugarren tokian zaudete sailkapenean, 30 punturekin. Zein izan da lehen itzulian hain ondo aritzeko gakoa?

Erregularrak izatea. Lehen bi hilabeteetan oso ondo aritu ginen: ondo jokatu genuen, partida asko irabazi genituen, gol asko sartu genituen... Azken bi hilabeteetan, aldiz, ez dugu hain ondo jokatu. Jokalari asko egon gara min hartuta; aurkariek gehiago ezagutzen gaituzte, eta hori nabaritu egiten da. Baina irabazten eta puntuak biltzen jarraitu dugu. Orain jokalari guztiak sasoiko gaude, eta espero dugu berriro ere denboraldi hasieran bezain ondo jokatzea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!