Beñat Uribe-Etxeberria: «Azken faseetako batean gaude, baina jakin gabe noiz itxiko den»

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Alberdi 2026ko urtarrilaren 7a

Sare 'Ezin da gehiago luzatu' lelopean mobilizatuko da larunbatean. Hain zuzen, Sareko kide den Beñat Uribe-Etxeberria billabonatarrak azaldu du konponbidera iristeko azken pausoak emateko garaia dela, presoei zein biktimei dagokienez.

Beñat Uribe-Etxeberriak (Villabona, Gipuzkoa, 2000) 11 urte besterik ez zuen ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenean. Halere, gatazkaren ondorioei xehetasunez erreparatzen die. Sare Herritarreko arduradunetako bat da, eta larunbaterako plataforma horrek Bilbon deitutako mobilizazioaz eta euskal presoen egoeraz aritu da. Aurrerapausoak eman direla esan du, baina oraindik ere urratsak falta direla konponbidea emateko.

Iazko manifestazioa Behin betiko leloarekin egin zenuten. Aurten, Ezin da gehiago luzatu hautatu duzue. Bidearen amaiera gertu ikusten duzu?

Ezin da gehiago luzatu esaten dugu jada gehiegi luzatu den auzi bat delako. Amaiera dela ezin esan dezakegu, egoera aldakorra delako, baina konbentzimenduz diogu bukatu behar dela, ezin dela sufrimendua gehiago luzatu. Azken faseetako batean gaude, baina jakin gabe noiz itxiko den.

Gabonetan spot bat argitaratu zenuten, eta hartan protagonismo berezia eman zenieten gazteei. Zu ere belaunaldi horren parte zara.

Gaur egungo jokalekuan, badago belaunaldi bat gatazka bera bizi izan ez duena, baina gatazkak utzitako ondorioak bizkar gainean erori zaizkiona. Neure buruaz asko hitz egin nahi izan gabe, baina uste dut adierazgarria dela: etxean ez dugu atxilotua, espetxeratua edo torturatua izan den inor izan, ez estortsio egin dioten edo bahitua izan den inor, ezta ETAk edo estatu indarkeriak hildakorik ere. Nik 25 urte ditut, eta 2011n, ETAk indarkeria eten zuenean, 11 neuzkan. Ez dut gogoratzen komunikatua ikusi izana, ezta erreakzioak ere, baina gure gain ere utzi da ondorioen konponbidea, eta hori ez da justua.

Ondorio horien kudeaketan, euskal presoei dagokionez, azken faseetako batean gaudela azaldu duzu. Zer falta da egiteko?

Orain dela bost urte falta zen gauza bera: salbuespenak amaitzea. Horrek ekarriko dizkigu konponbide oso baterako tresnak. Oraindik 46 euskal preso ari dira zigorra erregimen itxian betetzen, eta haiek ere egunerokoan kalea zapaltzen jarri beharra dago.

Segi Berrian irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!