Inauterietako pilotakadaren auzia

«Sentitzen dudan gorrotoa gainditu nahi dut»

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2025eko abenduaren 22a

Xuhar Pazos, Tolosako epaitegiaren aurrean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Bigarrenez agindu dute Pazos familiak jarritako salaketa artxibatzeko. Aiert Larrarte abokatuak helegite bat jarri du orain, epaiketa egin dadin, eta Tolosan Ertzaintzak botatako foam jaurtigai horren ingurukoak argitu daitezen.

Xuhar Pazos (Villabona, 2007) gaztearen bizitzako azken bi urteak ez dira izan hark uste bezalakoak. 2024ko otsailean, Tolosako inauterietan, larri zauritu zuten eskuineko begian foam jaurtigai batez, Ertzaintzaren oldarraldi batean, eta, orduz geroztik, ez da lehengo bera, ezta haren familia ere. 16 urteko mutikoa zen Astelenita hartako goizaldean begia betiko zauritu ziotenean, eta 18 urteko gaztea orain, behin adinez nagusi bilakatuta borrokan ari dena gertatutako hura barneratu ahal izateko.

BERRIAri eman dio Xuhar Pazosek bere lehen elkarrizketa; hitz gutxikoa izan da erantzunetan; agerikoa da kosta egiten zaiola azken bi urteotan bizi behar izan duenaz aritzea, eta alboan eduki du aita, Jon Pazos. Hura izan da hedabideen aurrean semearentzat justizia eskatzeko bide malkartsuan gora ibili dena azken bi urteotan. Eta hura izan da familia osoaren gidaria epaitegietan, hau da, Xuharren auzian egiten ari diren borrokan. Joan den astean, nahi ez zuten albistea jaso zuten: Tolosako epaitegiak bigarrenez agindu du salaketa artxibatzeko. Aiert Larrarte abokatuak ez du etsi, hala ere, eta dagoeneko helegite bat jarria du epaitegian, auzia zabal dezaten atzera, helburu jakin bat betetzeko: epaiketa publiko bat egitea, argitu dadin Xuhar Pazos nork eta nola zauritu zuen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!