Maitasuna du ardatz Juan Kruz Igerabideren saiakera berriak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Jimenez Larrea 2025eko abenduaren 11

'Nonahiko musika' lana ondu du, eta Balea Zuria argitaletxearekin plazaratu. Euskal Filologiako doktorego tesia egiten ari zen garaian egin beharreko lan bat izan da libururako abiapuntua.

Humanismoaren jarraitzailetzat du bere burua Juan Kruz Igerabide idazleak. Gaur egun gizartea «robotizatuta» bizi dela uste du, eta hori dela eta, geroz eta funtsezkoago ikusten du humanismoaren aldarrikapena. Haren hitzetan, korronte horren oinarrian daude, besteak beste, bai artea, bai maitasuna, bai eta musika ere. Hain zuzen, humanismoari bere keinutxoa egin nahi izan dio bere lan berrian —«hura lantzen eta bultzatzen dugunon txokoa da liburua»—; Nonahiko musika saiakera kaleratu du, Balea Zuria argitaletxearekin.

Zazpi ataletan banatuta dago liburua. Atal horietan maitasunaren inguruko hausnarketak jaso ditu egileak, beste idazle batzuen testuetatik abiatuta. «Maitasunaren inguruko apunte batzuk eta aforismoak jaso ditut», azaldu du. Beste idazleen testuetako batzuk ere liburuan bertan topa daitezke. Felipe Juaristi Balea Zuriako editoraren esanetan, testu laburrak baina «gogoetatsuak» dira Igerabiderenak: «Juan Kruzen lana elkarrizketa bat da; elkarrizketa, batez ere, gogoko dituen autoreekin». Lehenengo atalean —Amodioa nonahi du izena—, esaterako, Ludwig Wittgenstein eta Baruch Spinoza filosofoekin izan du elkarrizketa hori.

Segi irakurtzen Berria.eus-en

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!