Elkarrizketa

«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea»

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Ubeda 2025eko abenduaren 8a

Asun Garikano, 'Amerikanuak' liburua eskuetan duela. JONE IRAZU GARIKANO

Amerikanuak liburua euskaratu du Asun Garikano tolosarrak. Jon Bilbaok eta Bill Douglassek idatzi zuten, ingelesez, duela 50 urte. 600 orrialdetan barna, Amerikara joandako euskaldunen historia, bizibidea eta baldintzak kontatzen ditu liburuak.

Amerikara joandako euskaldunen kontuak aski ezagunak zaizkio Asun Garikanori (Tolosa, 1962). Besteak beste, Far Westeko Euskal Herria eta Kaliforniakoak (1533-1848) liburuak idatzi ditu, eta ikerketan buru-belarri aritu da horretarako. Baina bere lana ez omen da «zati txiki bat» besterik, Jon Bilbaoren eta Bill Douglasen bibliaren aldean. 

50 urte ditu liburuak. Bada ezer liburuan zaharkituta gelditu denik edo birpentsatzea eskatzen zuenik?

Edizio honetarako idatzi duen epilogoan, Bill Douglassek esaten du testua orriz orri berrikusteko kontua aipatu ziotela, baina ezetz esan zuela berak, klasiko bat «errebisio» bihurtzea izango zelako hori; beste testu bat, goitik behera. Arrazoi zuen. Berrogeita hamar urte pasatu dira Amerikanuak argitaratu zenetik, eta geroztik aldaketak egon dira —garai hartan, euskal etxeen sareak ez zuen orain duen indarrik, NABO [North American Basque Organizations] sortu berria zen, Euskal Herriaz ematen diren datu demografikoak eta bestelakoak ere ordukoak dira… —, baina ez nioke nik zahar itzalik ezarriko liburuari. Euskaldunen emigrazioaz ari garela, ordura artekoak du interesa. Hau da, Kolonen lehen bidaiarekin hasi eta bost mendez euskaldunek Amerikan izan duten presentziak. Horri buruz jakin nahi duenarentzat, ez da Jon Bilbao eta Bill Douglassen Amerikanuak baino azterketa hoberik.

Jarraitu irartzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!