Tolosaldean ere antzeman da Iruña Okako lurrikara

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2025eko abenduaren 8a

Iruña Okan epizentroa izan duen lurrikararen intentsitate mapa. ESPAINIAKO INSTITUTU GEOGRAFIKOA

Lau graduko lurrikara bat izan da Iruña Okan. Jaurlaritzak 143 dei erregistratu ditu gertakariari lotuta. Oraingoz bildutako informazioaren arabera, ez da inor zauritu. Villabonan biko indarrarekin antzeman da.

Lurrikara bat antzeman dute bart gauean Araban. Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez, dardara lau gradukoa izan da Richter eskalan, eta Iruña Okan izan du epizentroa. 00:10 aldera gertatu da lurrikara, eta Gasteizen eta Arabako herri ugaritan nabaritu dute, baina baita Bilbon, Nafarroako Erriberan edota Tolosaldean  ere.

Eusko Jaurlaritzak ordu bata pasa zirela eman du gertatutakoaren berri, eta jakinarazi du, ordura arte bildutako informazioaren arabera, ez dela inor zauritu eta ez dagoela ondasun materialik kaltetuta. Lurrikara jazo ondoren 143 dei erregistratu dituzte Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan. Gobernuak gaineratu du ez duela erreplikarik espero, eta egongo balira ere txikiagoak liratekeela, herritarrentzat «hautemanezinak» izateraino. Era berean, SOS Deiek lasai egoteko eskatu diete herritarrei, eta informazioa soilik bide ofizialetatik jasotzeko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!