Misterioak «harrapatzeko» jokoak, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2025eko abenduaren 3a

Haur bat Misterio Kasu Laburrak jokoko fitxa bat irakurtzen. MENDI URRUZUNO

BERRIAk eta Txintxa Jolasak elkarteak bi misterio joko sortu dituzte. Euskaraz sortutako gisa horretako lehen jokoak dira. Laboral Kutxa, Goitur eta Amezketako eta Legorretako udalak izan dira proiektuaren babesleak.

Lorratzak, hatz markak, lupak eta zigiluak. Txostenak, frogak, karpetak eta pertsonaien fitxak. Hiltzaileak eta detektibeak, susmagarriak eta errudunak. Pasahitz eta kode ezkutuak. Badute zerbait misterio jokoek parte hartzaileak «harrapatzen» dituena. BERRIAk eta Txintxa Jolasak elkarteak euskarazko lehen misterio jokoak sortu dituzte, elkarlanean. Bi joko ondu dituzte, zehazki: haurrentzat bata —Misterio Kasu Laburrak—, eta helduentzat bestea —Aralarko Ttantta—.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!