‘Edurne Pasaban’: «opari bat», pozez eta minez kontatua

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2025eko azaroaren 25a

Ramon Olasagasti, Edurne Pasaban eta Cesar Llaguno, joan den astean, Tolosan. GORKA RUBIO / FOKU

'Edurne Pasaban’ komikiaren sokalagunetako hiru dira Ramon Olasagasti, Edurne Pasaban eta Cesar Llaguno. Hamalau zortzimilakoak igo zituen tolosarraren ibilbidea kontatu dute liburuan, «baina baita Euskal Herriarena ere».

Usaindu egin du liburua irudiei begira hasi aurretik. Irribarrea dauka ezpainetan, eta «harridura eta zoriontasuna» bihotzean. «Gaur arte ez dut eduki eta sentitu esku artean». Edurne Pasaban ari da hizketan. Han atzean dauka Uzturre. Bere Uzturre. Eta parez pare bere bizitza, komiki bihurtuta: Edurne Pasaban (Sua Edizioak). «Oso polita gelditu da». Buruarekin keinu txiki bat egin diote ondoko bi xerpek: Ramon Olasagasti gidoilari eta BERRIAko kazetariak, eta Cesar Llaguno marrazkilariak. Gogoan izan dituzte Felipe H. Navarro komikilari, ilustratzaile eta marrazkilaria, eta Pedro Villarejo, koloreztatzen eta errotulatzen aritu dena. Bost sokalagun espedizio bakarrean. Tolosako Trianguloa plaza bihurtu dute kanpaleku nagusi. Uzturretik gora iristen delako Everestera —abenduaren 6an aurkeztuko dute komikia, Bilbon, BBK Mendi Film jaialdian, 12:00etan—. Euskaraz argitaratu dute, baita gaztelaniaz ere.

Jarraitu Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!