Inauterietako pilotakadaren auzia

Azaroaren 17an deklaratuko du Xuhar Pazosek ertzainek foam pilotaz zauritu osteko auziarengatik

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre Intxauspe 2025eko azaroaren 6a

Xuhar herri plataformak elkarretaratzera deitu du azaroaren 17rako, 10:30ean, Tolosako epaitegiaren aurrean.

Iazko otsailaren 13an, Tolosako inauterietan izandako istiluetan Xuhar Pazosek zauri larriak izan zituen begian, ertzainen foam jaurtigailu batek eraginda. Auzibide hura argitzeko dago oraindik. Azaroaren 17an deklaratuko du Pazosek, Tolosako auzitegian.

2024ko azaroan, auzia artxibatu egin zuen epaileak, baina 2025eko irailean berriz ere kasua irekitzeko agindua eman zion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiari.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!