Sare sozialetan eman du kaleratzearen berri Imanol Itokun esatariak: «Ez dut Osasunaren partida gehiago euskaraz kontatuko DAZNentzat. Ez da nire erabakia izan, DAZNena baizik: ni berriro ez kontratatzea exijitu dute. Betoa jarri didate. Narratzaileak kontratatzen dituen enpresak esan dit ezin nauela gehiago deitu, aginduak 'oso goitik' datozelako».
Jokin Goikoetxeak hiru denboraldi egin ditu kate horrentzat Realaren partiden kontakizuna euskaraz egiten —Osasunaren partida batzuk eta Alavesen baten bat ere egin ditu—. Hark ere sare sozialen bitartez jakinarazi du kirol kateak kaleratu egin duela. BERRIAk Goikoetxearekin hitz egin du, eta kaleratzeen xehetasunak eman ditu hark: «Itokunek partida bakarra egin du. Udan nik proposatu nuen hura hartzea, Osasunarentzat ahots propio bat bilatzen ari ziren eta».
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.