Xabier Olarrari eman diote Espainiako Itzulpengintza Saria, bere ibilbideagatik

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2025eko urriaren 15a

Xabier Olarra, artxiboko irudi batean, 2023an. GOTZON ARANBURU / FOKU

«Euskara normalizatzen eta aberasten egindako ekarpen itzela» goratu dio epaimahaiak. Berrogei urteko ibilbidean, dozenaka literatur lan ekarri ditu euskarara Olarrak, eta Igela argitaletxearen sortzaileetako bat ere bada.

James Joyce, Ernest Hemingway, William Faulkner, Truman Capote, Joyce Carol Oates eta literatura unibertsaleko beste hainbat izen handi euskarara ekartzen aitzindarietako bat izan da Xabier Olarra (Tolosa, 1953), eta sari handi batekin aitortu dio urteetako lan eskerga hori orain Espainiako Kultura Ministerioak: Itzultzaile Baten Obrari Emandako Espainiako Saria eman diote, eta euskara «normalizatzen eta aberasten egindako ekarpen itzela» goraipatu. Olarra euskarak «inoiz izan duen itzultzaile bikainenetako bat eta emankorrenetako bat» dela ere esan dute. Baita beste hau ere: «Nobela beltza euskal literaturara ekarri zuen lehena, aitzindaria da Olarra, eta aise ibili da hara-hona askotariko genero, garai, erregistro eta hizkuntzetan. Berrogei urtetik gorako ibilbide luze eta bikaina da harena, eta itzulitako lanen kalitatean eta konplexutasunean nabarmentzen da hori».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!