'Utopia': metal soinuzko hamabi kritika

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Muxika Karrion 2025eko urriaren 15a

Meliora taldeak bigarren albuma kaleratu du; klima krisiaz, harremanez eta errealitate artifizialez aritu dira bertan. Ohi duten eran, rock-metal elektronikoa jorratu dute.

Lehen adituan metal hotsa nabarmentzen da; bigarrenean, hitzek ematen dute arreta; eta hirugarrenean, bat-batean, balada doinu bat bilakatzen da aurrez metal kolpe bat zena. Halako ibilbide bat da Meliora taldeak egin duena: musika gogorretik suaberako bidaia bat. 2022an argitaratu zuen lehen diskoa, Aethereus, eta bigarrenarekin agurtu du udazkena: Utopia

Lau kidek osatzen dute Meliora: Iñaki Mujikak, Markel Galarragak, Jokin Iraolak eta Ivan Roperok. Metalzaleak dira laurak, eta rock-metal elektronikoan konposatu eta osatu dute bigarren lana. «Baina ez da hain zakarra, ez da hain gogorra, e!», erran dute taldekideek, irri artean. Zizurkilen elkartzen dira entseatzeko, astero-astero kasik, eta estudio horretan bertan sortu zituzten Utopia-ko hamabi abestiak. 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!