Inauterietako pilotakadaren auzia

Ertzaintzak Tolosan zauritutako gaztearen auzibidea zabaltzeko agindu dute

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2025eko irailaren 19a

Xuhar Pazosen kasua salatzeko mobilizazio bat, Tolosan.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak eman dio agindua Tolosako Instrukzioko 1. epaitegiari. Defentsak espero du auzia berriz ireki izana «taxuzko instrukzio bat» egiteko balio izatea, eta zenbait diligentzia eskatuko ditu.

Aurreko urteko otsailaren 13an, Tolosako inauterietan, Xuhar Pazos gaztea larri zauritu zuen ertzainek jaurtitako foam pilota batek, begian jo ostean. Zauriak betiko kaltetu dio ikusmena mutilari. Zer gertatu zen argitzeko salaketa jarri zuen familiak, hasieratik defendatu baitute gaztea ez zela istiluetan parte hartzen ari, festa giroan baizik. Baina epaileak auzia artxibatzea erabaki zuen, iazko azaroaren 27an. Bada, aste honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak auzibidea berriro zabaltzeko agindu dio Tolosako Instrukzioko 1. Epaitegian aurkakoa erabaki zuen epaileari.

Gazte zaurituaren abokatu Aiert Larrartek salatu du «biktimari deklarazioa hartu gabe ere» artxibatu zuela auzibidea epaileak. Hain zuzen, artxibatze idatzian epaileak esan zuen deklarazio horrek ez duela «garrantzirik».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!