Karlos Linazasorok irabazi du Irun Hiriko Kutxa poesia saria

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Rey Gorraiz 2025eko irailaren 16a

Karlos Linazasoro, iaz, 'Ez naiz ondo akordatzen' eleberriaren aurkezpenean. JON URBE / FOKU

'Bazter utzietan' izeneko poema bildumagatik eman diote saria tolosarrari, eta Garazi Kamiok 'Moebiusen ertzak' obragatik eskuratu du euskarazko eleberri hoberenarena.

33 urteren aldea izan da bataren eta bestearen artean. 1992an heldu zitzaion lehenbizikoa, Apunte eta ahanzturak poema bildumagatik (1993), eta orain erdietsi du bigarrena, atal berean: Karlos Linazasorok (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) irabazi du Irun Hiriko Kutxa poesia saria aurten, sariketaren 46. aldian. Bazter utzietan izeneko lanari esker jaso du aitortza idazleak. Gaur plazaratu dute aurtengo irabazleen zerrenda, eta, hain zuzen, aditzera eman dituzten izen-abizenen artean Linazasororena da aurrez ere sariketa horretan gailendu izan den bakarra

Felipe Juaristik, Beatriz Txibitek eta Jon Gerediagak —Gerediagak 2023ko edizioa irabazi zuen— osatutako epaimahaiak hala erabakita gailendu da Linazasororen lana euskarazko olerkien atalean. Idazleak 15.000 euro eta garaikur bat jasoko ditu sari gisara, eta bermatua du liburuaren argitalpena ere. 

Euskarazko eleberrien atalean Garazi Kamio (Andoain, Gipuzkoa, 1979) saritu dute, Moebiusen ertzak lanari esker.

Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!