EAJko bost emakume kargudunek «norabideari eustera» deitu dute, «krisian den mundu batean»

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2025eko irailaren 12a

Tolosako Uzturre Foroko agerraldia, atzo. AITOR KARASATORRE / FOKU

EAJko bost emakume gidarik galdera bati erantzun diote Tolosako Uzturre Foroan: «Zer dago jokoan Euskadin, mundu nahasi honen erdian?». Krisi larriei aurre egiteko, ahaleginari eusten jarraitzeko mezua igorri dute.

Alderdi politikoen agerraldietan ohikoa ez den argazki bat eskaini du EAJko bost emakume goi kargudunen mahai inguru batek, Tolosako Uzturre Foroak antolaturik. Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendoza, GBBko presidente Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Jaurlaritzako eledun Maria Ubarretxena eta Oihane Agirregoitia europarlamentaria galdera batetik abiatuta aritu dira Topic zentroan, Xabier Euzkitzek gidatuta: «Zer dago jokoan Euskadin, mundu nahasi honen erdian?». Agirregoitiak bideokonferentziaren bidez parte hartu du, Europako Parlamentuko osoko bilkuran egon eta gero, ezin izan zelako Tolosara garaiz iritsi.

Andoni Ortuzarren erreleboa hartu berritan, Aitor Esteban EBBko presidenteak agindu zuen emakumeek ardurako kargu gehiago hartuko zituztela alderdian. EAJren zuzendaritzak berritzeko prozesuan, baina, gizonek hartu dituzte ardura gehienak, eta, ostean egindako zenbait izendapenekin, egoera orekatzeko saioa egin du alderdiak. Saio horren isla izan da Tolosan elkartu diren bost goi kargudunen argazkia.

Arrizabalagak hasi du eztabaida, eta munduari argazki iluna atera dio. «II. Mundu Gerratik ez dira egon orain bezainbesteko krisi larriak aldi berean. Klimaren krisia, krisi demografikoa eta demokraziaren krisia aipatu ditu. Munduko «satrapak» ere aipatu ditu: Trump, Putin, Nentanyahu... Esan du denek dutela etsai bera: «Mendebaldeko demokraziak». Eta euskal herritarren itxaropena ere non dagoen zehaztu du: Europako Batasunean. «Ahul dago, baina hori da Euskadirentzat esperantza».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!