Argindarra banatzeko sarea lepo dago Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Irune Lasa 2025eko irailaren 10a

Arkaleko azpiestazioan (Oiartzun) dago oraindik kapazitatea duten nodoetako bat. GORKA RUBIO / FOKU

Gipuzkoako sarean soilik lau lotunek dute kapazitatea: bik Altzoko azpiestazioan, nodo batek Ormaiztegin, eta beste batek Oiartzunen.

Iberdrolak lehen aldiz jakinarazi du, mapa batean, bere menpeko sareak zenbateko kapazitatea duen elektrizitate kontsumo handiagoa hartzeko, eta sare elektrikoen panorama larria ikusgarri geratu da: banaketa sarea lepo dago gaur egun Hego Euskal Herrian.

Azken urteetan salatu izan da industriaren alorra deskarbonizatzeko eta enpresa berriak ezartzeko oztopo garrantzitsua bihurtu dela argindar sarerako entxufe falta, eta orain mapa batean ikus daiteke arazoaren neurria.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!