Liburu aurrerapena

Esnatu ala hil

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2025eko irailaren 8a

Goikoetxearen eta Iurrebasoren liburuaren azala.

'Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan’ liburua ondu dute Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea euskara teknikariak. Aratz eta zorrotz, edozein euskaltzalek ulertzeko eran josi dute. Jarraian hainbat pasarte.

Hizkuntzen bilakaera sozialean zerikusi handia izan dezakete identitateek, ideologiek, motibazioek, jarrerek, iritziek, balioek eta hautemateek. Izan ere, baldintzatu dezakete hiztunen portaera hizkuntza bat edo beste erabiltzeko, edo hizkuntza hurrengo belaunaldiei eman edo ez erabakitzeko, edo hizkuntza ikasteko (edo ahazteko). Beraz, errealitate soziolinguistikoa aztertzeko, nahitaez erreparatu behar zaie alderdi horiei.

Soziolinguistikan, metodologia kualitatiboen bidez aztertu izan da atxikimendua, baina demolinguistikatik ere landu izan da: batetik, inkestetan jasotako iritziak aztertuta —hala egiten da Inkesta Soziolinguistikoan, esaterako—; bestetik, hiztunen portaerei erreparatuta azter daiteke sakonean zer balio eta jarrera dituzten. Hemen ere bi alde horiek landu ditugu.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!