Kontalarien 'bidaia emozionalak'

Erabiltzailearen aurpegia Ane Insausti Barandiaran 2025eko irailaren 4a

May Gorostiaga kontalaria, Kolonbiako Akuentajui jaialdian.

Euskal Herrian bezala kanpoan, kontalariek garrantzi handia izan dute historikoki. Haien lanari ez diote nahi adina balio ematen, ordea, kontalariek salatu dutenez; jarduera artistiko bat dela nabarmendu dute.

Kontalariaren ahotik hitzak atera ahala irekitzen dira hartzaileen begiak eta belarriak. Itzaltzen dira kezkak eta arazoak, eta piztu irudimena. Hor sortzen da txispa, hor hasten da bidaia emozionala, banakoa bezain kolektiboa; izan ere, istorio bakar batetik, nork bere iruditeria propioa sortuko du. Horixe da kontalarien boterea: istorio bat entzunez bidaia amaiezinak eginaraztea, emozioetan barrena.

Urteak dira magia horrek May Gorostiaga kontalari tolosarra kutsatu zuela. Kolonbiako Akuentajui Kontalarien Nazioarteko Jaialdian izan da berriki, bertako zuzendari Nicolas Lugok gonbidatuta. «Beti aipatzen dugu Kolonbia, zer garrantzi izan duen kontalarien jardunak bertan, historikoki. Hogeitik gora nazioarteko jaialdi dituzte Kolonbian bakarrik, hango ekitaldi batean aipatu zutenez. Izugarrizko esperientzia izan da, narratzaileen artean izugarrizko familia sortu dugu...», azaldu du.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!