Lehorretik ere, bultza

Erabiltzailearen aurpegia Jone Bastida Alzuru 2025eko abuztuaren 21a

BeƱat Ormazabal eta Izaskun Dorronsoro arraunzaleak. GORKA RUBIO / FOKU

Izaskun Dorronsoro eta Beñat Ormazabal ama-semeak Tolosaldearen aldekoak dira; Gorka Anduaga, berriz, Urdaibai zalea. Arraun egutegia jakin orduko hasten dira asteburuak antolatzen: kamiseta urdina dute beti soinean, bakoitzak bere taldearena.

Lotua da arraun denboraldia, bai arraunlarientzat, bai zaleentzat. Itsasoan dago mamia, baina lurrean begira daudenek ere ematen diote zentzua lan horri: uretan bezala, lehorrean ere emozioa eta tentsioa dira nagusi, eta animo oihuekin bultza egiten diote ontziari. Bakoitzak bereari.

Estropada non, zita han. Horixe da arraunzale askoren udako plana; adibidez, Izaskun Dorronsoro eta Beñat Ormazabal ama-semeena. Tolosakoak (Gipuzkoa) dira, eta kolore urdineko kamiseta dute beti soinean: Tolosaldearena. Betidanik gustatu izan zaie arrauna, eta jarraitzaile sutsuak dira egun. Zerkausia herriko trainerua izateaz gain, eskifaiaren parte baita bataren alaba eta bestearen arreba: Garazi Ormazabal Dorronsoro.

«Senarra eta biok beti joan izan gara estropadak ikustera: Donostiara, Oriora... Beti eraman izan ditugu bai semea eta bai alaba. Gaur egun, bide horretan sartuta gaude. Hor jarraitzen dugu, eta beraiek ere jarraitu egiten digute. Gustura denok», azaldu du Dorronsorok. Baietz egin du buruarekin Ormazabalek: «Txikitatik ezagutu dugu, eta, gainera, bertako trainerua dugu. Orduan, gustura joaten gara».

Jarraitu irakurtzen Berria-n

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!