Alos Quartet taldeak saio «errepikaezina» egingo du Arantzazun

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Iturriotz Alkorta 2025eko abuztuaren 20a

Alos Quartet taldea, Iñar Sastre piano jolea eta Amaia Elizaran dantzaria aste honetako entsegu batean, Lizartzan. JON URBE / FOKU

Bihar izango da Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzakia zikloko emanaldirik garrantzitsuena: Alos Quarteten 'Hariz Harri'. Besteak beste Olaia Inziarte, Natxo de Felipe, Gorka Urbizu eta Amorante abeslariak ere arituko dira taldearekin.

Hariz Harri izeneko emanaldia egingo du Alos Quartet taldeak bihar, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa). Emanaldiari jarri dioten izena entzuleek bertan aurkituko dutenaren aurrerapen bat da: Hariz hitza erabiliko dituzten instrumentuei dagokio, eta harri, Arantzazuko santutegiaren elementu nagusiari. Bertaratuko direnek kolaborazio asko aurkituko dituzte «su baxuan» prestatutako ekitaldian.

Donostiako Musika Hamabostaldiak 11 ziklo ditu, eta horietako bat da Musika Aitzakia zikloa. Ziklo horrek Donostiatik haratago darama jaialdia, bere arrastoa zabaldu eta zuzeneko musika Euskal Herriko zenbait herritara eramateko. Aurten, besteak beste, Gaubea (Araba), Senpere (Lapurdi) eta Zumaia (Gipuzkoa) bisitatu ditu zikloak jada. Hurrengo geltokiak herri hauetan egingo ditu: gaur Getarian (Gipuzkoa), ostegunean Oñatin (Gipuzkoa), ostiralean Zalduondon (Araba), larunbatean Leiren (Nafarroa) eta igandean Bastidan (Araba).

Oñatikoa Arantzazuko santutegian izango da, eta 24. urtea izango da jaialdia bertara iristen dela. Dagoeneko santutegiko emanaldia zikloaren ikur bilakatu da, beti antolatzen baitute zerbait berezia hara eramateko. Iazkoan, adibidez, Abraham Cupeiro (Sarria, Galizia, 1980) musikaria eta bere instrumentuak izan ziren protagonistak, eta haien inguruan aritu ziren Eñaut Elorrieta, Oreka TX eta Agus Barandiaran, besteak beste. Aste honetan bertan egingo duten emanaldiak ere «gogoangarria» izateko tankera du Xabier Zeberioren (Tolosa, 1978) arabera. Izan ere, haren taldearekin ariko dira Natxo de Felipe, Olaia Inziarte, Gorka Urbizu eta Amorante abeslariak, Iñar Sastre piano jole irurarra eta Amaia Elizaran dantzari tolosarra. «Errepikaezina» izango da, Alos Quarteteko buruaren arabera.

Segi irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!