Tolosaldeko euri erauntsia

Kaleak garbi eta errepideak lehor: bi hilabete uholdeak izan zirela

Erabiltzailearen aurpegia Goiatz Iza Erkis 2025eko abuztuaren 15a

Gorka Rubio | Foku

Ekaineko euri zaparradek ondorio larriak utzi zituzten Gipuzkoako zenbait herritan. Bi hilabeteren ondoren, ia kalte denak konponduta daude. Herritarrek erakutsitako prestasuna nabarmendu dute alkateek.

Alegiatik Amezketara (Gipuzkoa) doan errepidetik joanez gero, luizi batzuen arrastoa ikusten da ezkerraldeko magalean. Bat; hiru; bost. Lurraren hondar koloreak kontrastea egiten du belarraren berdearekin. Orain hartxintxarrek eta hautsak osatzen duten lurra adaxkaz betetako lokatza zen ekainean. Euria lurrarekin elkartzean sortutako lokatz marroi eta likidoa, asfalto beltz eta lehorraren arrailetatik sartzen. Gelditu gabe, dena zikintzen. Bi hilabete geroago, lehor dago errepidea.

Naturak gogor astindu zituen ekainean Tolosaldea eta Goierri eskualdeetako (Gipuzkoa) eta Nafarroako Pirinioetako herri batzuk. Kaleak lokatzez beteta eta garajeak urak hartuta zeudela esnatu ziren bizilagunak ekainaren 14an. Gauean botatako euri zaparradaren ondorioz, errekek gainezka egin, eta zenbait herritan menditik behera jausi zen ura, bidean topatzen zuen guztia eramanez. Gipuzkoako Alegia, Amezketa, Ataun eta Ikaztegieta herriak izan ziren kaltetuenetariko batzuk. Denbora igaro da urak lau herriak hartu zituenetik, eta, ia dena normaltasunera itzuli bada ere, oraindik egitekoak falta direla esan dute alkateek.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus  webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!