John Cabang: «Pentsatu nuen ez nuela merezi Olinpiar Jokoetara iristea»

Erabiltzailearen aurpegia Ekain Tolaretxipi Errazti 2025eko abuztuaren 16a

Argazkia: Jon Urbe | Foku

Cabangek ametsa bete zuen iaz, Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatuta. Baina ametsa amesgaizto bilakatu zitzaion, min hartu baitzuen. «Gaizki» pasatu du, baina «gogotsu» dago berriro.

Olinpiar Jokoetan aritzeko ametsa bete baina min hartu ostean, orain hiru aste ekin zion John Cabangek entrenatzeari (Madril, 2001; 2010etik Iruran bizi da, Gipuzkoan). Hurrengo hilabeteetako lehiaketa ugari dauzka begiz jota, eta berriro atletismoaz «gozatzea» du helburu.

Urtebete pasatu da Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatu zinenetik. Nola bizi izan zenuen?

Atletismoari lau urtean ematen ez zaion garrantzia Olinpiar Jokoetan ematen zaio. Ondorioz, atleta moduan presioa sentitu nuen, baina horretarako prest joan ohi gara. Ordurako, puntako atletekin lehiatua nintzen, eta, beraz, ez zitzaidan arrotza egin. Ez genuen espero, ordea, lesioa izatea Parisen lehiatu baino bi egun lehenago.

Pubiseko lesioa izan ostean, zer pasatu zitzaizun burutik?

Aurretik, faszitisa izan nuen oinazpian, eta, ondorioz, infiltratu egin behar izan nuen. Olinpiar Jokoen aurreko bi hilabeteetan pentsaera ezkorra izan nuen, eta, okerrena pasatua zela pentsatzen genuenean, errekuperatu eta bi egunera pubiseko lesioa etorri zen. Hori gertatu zenean, pentsatu nuen lehenengo lasterketan ezingo nuela parte hartu. Hala ere, Filipinetako selekzioko fisioarekin lan egin eta sendagaiak hartuta, lasterketa egin ahal izan nuen, minez egin banuen ere. Bigarrenean, ordea, ezin izan nintzen atera.

Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!